GURE I+G PROIEKTUAK

Bromalgae diziplina anitzeko talde batek osatzen du, egungo ingurumen-erronka handiei konponbide bioteknologikoak bilatzeko
ingeniaritzako eta biologiako ezagutzak bateratzen dituena.

PILOTU Proiektua

Hirietako gas kutsakorren eraispenerako instalazio biologikoa Frantzian

BIOSPROT Proiektua

Onddoetatik eta mikroalgetatik proteinak lortzeko prozesu jasangarriak garatzeko bioteknologiaren aplikazioa

PIVAL Proiektua

Energiaren eta konpostaren ekoizpenerako mikroalga-hondakinen balorizazio integrala egiteko instalazio pilotua

Instalazio Modulagarriaren Proiektua

 NOX-en eraispenerako fotobioerreaktore modular eta eskalagarrien instalazioa diseinatzeko garapen-ikerketa

BROMALGAE-ren PROIEKTUAK

Hirietako gas kutsakorren eraispenerako instalazio biologikoa Baionan (Frantzia).

SPRIk (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) finantzatutako programa, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu behar dituzten Euskadiko enpresei laguntzeko

Onddoetatik eta mikroalgetatik proteinak lortzeko prozesu jasangarriak garatzeko bioteknologiaren aplikazioa

Programa de ayudas de apoyo a la I+D empresarial – HAZITEK. Actuación cofinanciada por el Gobierno Vasco y la Unión Europea a través del Fondo Europeo de Desarrollo Regional 2021-2027 (FEDER)/ HAZITEK – Enpresen I+G bultzatzeko laguntza programa. Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasunak 2021-2027 Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa

BIOSPROT proiektuaren partzuergoaren helburua euskal elikagai-industriaren negozio-aukera bat ikertzea da: kontsumo-joera berrietara egokitutako elikagai osasungarri eta jasangarriak merkaturatzeko berrikuntza bioteknologikoetan oinarritutako proteinen ekoizpen-lerro bat.

Mikroalga-hondakinen balorizazio integrala egiteko instalazio pilotua.

PIVAL proiektuaren helburua, energia eta konposta sortzeko, mikroalgen hazkuntzatik datozen hondakin biomasikoak balorizatzea da, hondakin horien jatorritik hurbil dagoen eredu lokal eta modularra garatuz. Proiektuan digestio anaerobioaren teknologia aztertuko da, instalazioan bertan hondakinak biogas balorizagarri bihurtzeko helburuarekin.

NOx-en eraispenerako instalazio biologiko modulagarri eta eskalagarri baten instalazioa diseinatzeko garapen-ikerketa.

Proiektuaren helburu nagusia, altzairu herdoilgaitzezko eta 200 Nm3/h-tik 10.000 Nm3-ra bitarteko gas-emaria eraisteko gai diren fotobioerreaktore komertzial modularren instalazioak diseinatzeko ikerketa bat egitea da.
Proiektu honek industriaren eta ingurumen-arloko estrategia politikoen beharra eta eskaera aztertzen ditu. Hori dela eta, industria mota askotan isurpen kutsatzaileak murrizteko teknologia barneratu nahi da, industria iraunkorreko eredu baten pean. Proiektu honen berrikuntzak abantaila esanguratsuak eta funtsezko hobekuntzak dakartza, bai ekonomiaren eta bai ingurumenaren aldetik; era berean, teknologiak erabiltzen dituen mikroalgak ekoiztearen ondoriozko produktuaren balorizazioa hartzen du barne ereduak, aplikazio-maila zabalarekin eta hainbat sektore eta merkatutan gero eta gehiago erabiltzeko joerarekin.

Ahalmen handiko fotobioerreaktore bertikal automatizatuaren diseinua

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du proiektu hau, 2021eko Elkarlanean Programaren barruan eta FEDER funtsaren kofinantziazioa ere badauka / Este proyecto ha sido financiado por la Diputación Foral de Bizkaia dentro del Programa Elkarlanean 2021 y cuenta con cofinanciación del FEDER

Bromalgaek, Inkatec enpresarekin batera, mikroalgak eskala handian kultibatzeko fotobioerreaktoreen garapena, fabrikazioa eta automatizazioa du helburu.