Pribatutasun politika

Tratamenduaren arduraduna

Bildutako datuen tratamenduaren arduraduna BROMALGAE da, hurrengo egoitza duena: Altos Hornos de Bizkaia Hiribidea, 33, C3 modulua, 48901-Barakaldo (España), eta ondorengo webgunearen titularra dena: www.bromalgae.com.

Pribatutasun Politika honek erabiltzaileek emandako datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen du, webgunera sartu, nabigatu edota funtzionalitateak erabiltzen dituztenean.

Kontaktua

Erabiltzailea posta elektronikoz edo webgunean ezarritako formularioen bitartez jar daiteke harremanetan. Identifikazio-datuak eta kontsultaren arrazoiari buruzko informazioa eman beharko ditu. Bromalgaek datu horiek kontsulta tramitatzeko eta erabiltzailearekin harremanetan jartzeko erabiliko ditu. Datu horien tratamenduaren oinarri juridikoa erabiltzailearen onespenean oinarritzen da. Datuak urtebetez gordeko dira, beste epe batzuk aplikatu behar direnean izan ezik.

Giza baliabideak

Erabiltzailea Bromalgaerekin harremanetan jar daiteke webgunearen bidez, gauzatzen ari diren hautaketa prozesuetan parte hartzeko edota libre dauden hautagaitzetan izena emateko. Horretarako, erabiltzaileak bere identifikazio-datuak eman beharko ditu, baita bere lanbide-heziketari buruzkoak ere. Datu horiek, erabiltzailea jardunean dauden lan-eskaintzen hautaketa prozesuetan sartzeko erabiliko dira. Informazio hori zure hautagaitza aztertzeko eta Bromalgaeren hautaketa prozesuetan sartzeko erabiliko dugu, horrek dakarren guztiarekin (elkarrizketak hitzartzea, probak egitea, etab.). Datuak bost (5) urtez gordeko dira. Bromalgaek enpleguarekin eta okupazioarekin lotutako diskriminazioa ezabatzeko konpromiso irmoa du, eta, horregatik, aukera- eta tratu-berdintasuna sustatzeko metodo eta tresnen aukeraketa eta aplikazioa bermatzen du, bai enpleguaren onarpenean, bai lanbide-heziketako baliabideetarako sarbideetan eta lan-baldintzen garapenean.

Cookie-ak

Webguneak, bertan sartzeko eta nabigatzeko erabiltzen den ekipoan Cookie-ak ezartzeko teknologia bat du. Cookie-ak edozein unetan blokeatu edo desgaitu daitezke nabigatzailearen konfigurazioaren aukeren bitartez.

Eskubideen egikaritzapena

Pribatutasun Politika honetan aplikatu beharreko hizkuntza

Pribatutasun Politika honetan aplikatu beharreko hizkuntza

Pribatutasun Politika honetan aplikatu beharreko hizkuntza gaztelania da. Beste hizkuntza batzuetan dauden itzulpenak zure erosotasunerako eta zure ulermena errazteko dira. Hala ere, Pribatutasun Politika hau gaztelaniazko bertsioak arautuko du beti. Edozein hizkuntzatako Pribatutasun Politikaren eta gaztelaniazko bertsioaren artean kontraesanik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.