GarbiAir eta GarbiNOx

Airearen kalitatea hobetzeko berrikuntza

Hiri- eta industria-inguruneetan kutsatzaileak murrizteko irtenbide aurreratuak.

Diseinu berritzaileei esker, teknologia honek modu eraginkorrean murrizten ditu airearen poluzio-mailak eta errekuntza-tximinien poluzio-mailak, eta, hala, aire garbiagoa eta osasungarriagoa lortzen da.

Kutsatzaileak murriztea

CO₂: % 40-60
NO₂: % 50-75

Etengabeko monitorizazioa

Sarrerako eta irteerako sentsoreak
Datuak softwarean eskuragarri

Egokituriko diseinuak

Ingurune ezberdinetarako modeloak
Eraginkortasun handiena harrapaketan

GarbiNOx prozesua

1. Emisio-gasen bilketa

Igorleak metal-partikulak eta beste kutsatzaile batzuk kanporatzen ditu bere emisio-gasetatik, eta NOX eta CO2 kantitate askoko gasa sortzen du.

2. Gasen bereizketa sistema

Gasa garbitu egiten da eta NOX ak disoluziora pasatzen dira, nitrogeno gatzak emanez, hala nola NO3

3. Algen ekoizpenerako sistema

Fotobioerreaktorea, argiaz gain, CO2, NO3 eta funtsezko beste mantenugaiez elikatzen da. Hala, fotosintesi-prozesua sustatzen da O2-a askatuz.

4. Algak prozesatzeko sistema

Algak zentrifugazio bidez jasotzen dira, soberan gelditzen den likidoa batu eta sistemara itzultzen da. Puntu honetan erabilgarria den biomasa lortzen da.