Mikroalgen Eskalatze Industriala

Mikroalgen Eskalatzearen Zerbitzua

Bromalgae osatzen duen zientzia-taldeak hamar urte baino gehiagoko esperientzia du mikroalgen bioteknologian. Horregatik, mikroalgak eskala handian hazteak dauzkan zailtasunez kontziente da. Zentro gutxik dute bolumen handiko instalazio pilotua. Hori dela eta, gure talde zientifikoak, produktuaren eskalatze handia behar duten proiektuak gauzatzeko zerbitzua eskaintzen du. Eskaintzaren diseinua zein lanaren elaborazioa zehaztasun zientifiko handiz egingo dira beti, erreplikagarria izan daiten.

BROMALGAEk mikroalga andui ezberdinen eskalatze industriala egiteko zerbitzua eskaintzen du. Eskalatzea 100, 300 edo 3.000 litroko fotobiorreaktore itxietan burutu daiteke. Bromalgaeko Ingeniaritza Sailak diseinatu ditu fotobioerreaktore horiek, eta, beraz, diseinu bakarrekoak dira. Hala ere, aldaketa txiki batzuk egin daitezke bezeroaren gustura. Bromalgae giltza eskura izeneko proiektuak eskaintzeagatik bereizten da, eta horregatik parametro gehienak erregulagarriak izan daitezke. Kultiboen eta analisien jarraipena egiteko aukera dago. Bromalgaek bezeroei biomasa zentrifugatua eta/edo deshidratatua eskaintzeko gaitasuna du.

BROMALGAEk industria mailan mikroalgak eskalatzeko zerbitzua eskaini nahi du, beste erakunde batzuei oinarrizko ikerketa lanak egiten laguntzeko.